XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andera ezkonduaren lehenbiziko beharra.

Hemezortzi urthedun neskatxa zen Miren Edurne polit ederra.

Bizkai'ko hiri handienetakoen baten yayo zen.

Eta bere burhaso ezkualdunak, aberatsak izanik, Donibane'ra ekharri zuten ikasten.

Hamairu urtheduna zelarik ethorri zen.

Ezkuaraz ta erdaraz poliki mintzo zen.

Eta zuhurra zenez geroz, prantsesaz ere mintzatzen berehala ikasi zuen.

Adizkide hoberik ez dut behinere izan.

Laur urthe iraganda, bere sortherrira bihurrtu zen.

¡Ene oinazea! Nigarrari emanaz, biak agurr-egin ginuen.

Bainan, zorihonez, urrengo udean ethorri zen berriz Donibane'ra.

¡Ene bozkarioa!¡Zoinbat solas-egin ginuen elgarrekin!.

Bera zen maithagarria zelakotz, berehala oroen adizkide egin zen.

Edurrnetxo deituten, orok ikhasi zuten.

Eta lekhu orotan ongi arrtu zuten.

Behin, handiki baten etxean jai ederr-ederra zen, alhaba baten ezkon-deya emaiteko.

Hiriko nausi oro heldu ziren harat.

Eta Edurrnetxo ere enekin.

Helduta berehala, neska-muthilak, bethi bezala, solasan ari zuten bozkarioz.

Eta Edurrnetxo ikhusirik, dei ta galdatu zieten: - Zuk erranen daukuzu, Edurrnetxo: ¿Zoin da andera ezkonduaren lehenbiziko beharra?.

Andera ezkonduaren lehenbiziko beharra da... bere senharra bethi bozkario atxikitzea....

-¡Gora!¡gora Edurrnetxo!- oihu egin zuten muthilak.

- Eta orduan Edurrnetxo, emeki-emeki, irribarra espanetan zuela, erran zuen: - Bainan... beharr bateri berrtze beharr bat zorr: eta, orobat, gizon ezkonduaren lehenbiziko beharra da... bere anderea bethi bozkario atxikitzea... Ivonne d'Harispe.